XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Azpiestruktura, biltokiak, kultur etxeak, haurtzaindegiak, etabar herrian ipini emakumea ta gazteentzat bereziki, adina eta seksua askatasun biderako oztopo bat ez dedin izan eta honela gizarte zatitzaile, segregazionista eta arkeri honen barruan autoemantzipazio propioagatik erakundetu ahal izateko.

- Etabar, etabar.

ERREPRESIOAREN AURKAKO BURRUKA.

Hemen ez dago asko esan beharrik, denok kale gorrian burrukatu eta burrukatuko garelako.

Baina alderdien kontrola gaindituaz, eta bai manifestapenetako, ibilaldi, paktu sozial, etabar alderdi hauk Estaduaren boterearekin egingo dituzten konponketak beti publikoki salatuaz.

Euskadin irekitako praktikak hauxe irakasten baitu hain zuzen: Bestela usaitu ere egingo ez ginuzken apurrak botereari kentzeko, huelgak, manifestapenak eta autoeratzeak bakarrik balio dutela.

IPAR EUSKADIN BURRUKA.

Uste dugu denok guztiz ados egongo garela Euskal Herriaren birbatzearen beharrarekin.

Baina Ipar Euskadiko errealitatea eta burrukarako posibilitateak Hego aldekoak baino askoz zailagoak dira.

Baina hala eta guztiz ere beharrezkoa zaigu Ipar aldekoekin har-emanetan hastea, hango langileekin gure hautakizuna eztabaidatu eta etorkizunari begira kultur eta politiko har-emanak sendotu.

Baina ahal izanez gero, ez bakarrik kultur eta politikoak, burruka alkartuenak ere bai baizik.